top of page

Egiturak eraikitzerakoan bete behar duten funtzioa modu egokian egiteko egitura erresistentea eta egonkorra izan behar da. Hau da, egitura ez da erori behar, ez apurtu. Kontutan hartu behar da egitura guztiak gutxiago edo gehiago deformatzen direla, baina deformazio hau bere funtzioan eraginik ez du izan behar.

Egitura bat diseinatzeko orduan, aurrekoa jakinda, hurrengo faktoreak hartu behar dira kontutan:

 

  • Materiala: material ezberdinak propietate ezberdinak dituzte, eta propietate horiek egituran eragiten dute. Ez da berdina egurrezko habe bat edo altzairuzkoa edo plastikozkoa edo kartulinaz egindakoa.

 

  • Forma: jasan behar den esfortzua eta izan beharko duen kokapenaren arabera, egituren elementuak forma ezberdina izan dezakete. Forma egoki bat emanez, 50 gramoko kartulina batek kilogramo bat baino gehiagoko pisua eustea lortuko dugu.

 

  • Posizioa: aurrekoarekin lotuta elementuak egituran duen posizioak ere eragina izaten du jasan dezakeen zamarekin. Habe batek ez du berdina jasango posizio batean edo bestean jarrita.

 

  • Zurruntasuna eta elastikotasuna: esan bezala egitura guztiek deformazioa jasaten dute,zurruntasuna ez deformatzeko joera da eta elastikotasuna deformatu eta gero forma berreskuratzearena (tranpolina). Kontrakoa irudi dezakeen arren egitura guztiz zurruna izatea ez da beti hoberena, kasu hauetan gehiegizko deformazio baten aurrean betirako apur daitezkeelako. Egitura elastiko bat aldiz zama desagertutakoan berriro jatorrizko itxura berreskuratuko luke. Hau beti egituraren funtzioa eta erabilerarekin erlazionatua egongo da.

 

  • Oreka eta egonkortasuna: egiturak, ez apurtzeaz gain, egon behar diren lekuan eta posizioan mantendu behar dira. Batzuetan gertatu da futbitoko porteriak erori izatea nahiz eta apurtu ez. Hau egonkortasun faltagatik gertatzen da. Egonkortasuna ziurtatzeko honako aukerak daude:

 

     -Lurran txertatzea: porterien kasuan, belarretako zelaietan izan ere lurrean txertatuta           daude. Futbitokoak askotan txertatu ordez zorura lotuta egoten dira eskuairen bidez.

 

     -Oinarri zabalagoa jarri: honela grabitate-zentruak errazago izanendu oinarriaren                 gainean egoteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

    -Masa lurraren hurbilen jarri: aurrekoaren oso antzekoa da, baina oinarria handitu ezin         bada, masa ahalik eta gehien hurbildu behar da lurrera. Formula 1eko kotxe batek autobus     bat baino zailtasun handiagoa izango du iraultzeko. Hau dela eta bihurguneetan abiadura     handiagoa har dezakete.

   -Tiranteekin lotu: Tiranteek egitura eusten dute, ez dute tirantearen beste aldera erortzen         uzten. Normalean bat baino gehiago jartzen dira.

 

  • Grabitate-zentroa: honek gorputz baten masa guztia gorputz horren ze posizioan ordezkatzen den adierazten du. Grabitate zentroa gorputzaren oinarritik kanpo baldin badago, erori egingo da. Zenbat eta beherago egon, egonkorragoa izango da.Lehenengo irudiko panpina ezin da irauli bere grabitate zentroa oso baxua duelako eta honek beti bere oinarriaren. gainean egotera behartzen du.Bigarren irudian, sokatik ez erortzeko behean masa gehiago jarri da, grabitate zentroa sokaren gainean mantenduz, honela alderen batera alboratuko balitz beheko masa horrek, behera joateko joera izango zuen txirrindularia altzatuz.Masa hau gabe grabitate zentroa sokatik aterako zen eta erori egingo zen.

 

© 2015 Nagore Berezibar

bottom of page