top of page

 

 

Egituren sailkapena erizpide ezberdinen arabera egin daiteke, gure kasuan FORMAREN arabera egingo dugu.

MASIBOAK: egitura astunak eta barne-beteak dira. Materialak metatuz eraikitzen dira. Adb:Piramideak, urtegiak..


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GANGATUAK: mota honetako egituretan arkuak eta gangak erabiltzen dira. Ganga arkuak bata bestearen atzean edo nahastuta jartzearen ondorioa da. Ondorioz hutsuneak handitu egiten dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARMAZOIZKOAK: pieza luzez osatutako egiturak dira, hodi , zutabe,barra, habe... elementuak elkarri lotuta daude eskeleto edo armazoi bat eratzeko. Elementuen disposizioaren arabera hiru mota bereizten dira.


 

  • BILBADURADUNA: egitura asko barrak lotuz egiten dira, gainerako egituraren euskarri izango den armazoia edo bilbea sortuz. Egiteko modu honen bitartez, altuera handia lor daiteke,eta, pisu gehiegi hartu gabe, distantzia handiak gainditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • TRIANGULATUAK: hiru barra zurrun muturretik lotuz gero, triangelua eginez, eta albo edo erpin horietako batetik sakatu edo tiratzen badugu, ikusiko dugu triangeluak ez duela forma galtzen. Ostera, barradun poligono bati, kasurako karratu bati, gauza bera eginez gero, ikusiko dugu poligonoa deformatu egingo dela.
    Poligonoak forma ez galtzeko, poligono hori triangelutan banatuko duten barrak gehituko zaizkio.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • TIRANTEDUNA: luzatzeko joeran duten kableek eusten dituzten egiturak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LAMINATUAK: lamina edo panel mehe eta erresistentez osatuta daude; panel horiek kutxa edo karkasa bat eratzen dute, eta hark babesten ditu gainerako piezak eta beren posizioan eusten die. Halakoak dira, esate baterako, autoen txasisa eta karrozeria, hegazkinen fuselajea, ordenagailuen kutxa, ontzi gehienak, etab.

 

© 2015 Nagore Berezibar

bottom of page