top of page

DEFINIZIOA

Gorputz gehienak zenbait zatik edo piezak osatzen dituzte. Pieza horietako batzuk, besteen euskarri edo babes izaten dira. babes hori egon ezean, gorputzak forma galduko luke, apurtu egingo litzateke edo behera erori.

Egitura deritzogu gorputz bat eutsi, babestu eta trinkotasuna ematen dioten zati edo atalen multzoari.

Egiturak gizakiak egindakoak edo naturalak izan daitezke. Adibideen artean eraikinak, autoak, inurri etxeak, kastoreek egindako presak, eta abar aurki daitezke.

EZAUGARRIAK

Egiturek ezaugarri batzuk bete behar dituzte:

 

ERRESISTENTEA + EGONKORRA + FORMA MANTENDU


Egitura batek berari egindako indarrei eutsi behar die, indar hauei kargak deitzen diegu.


 

© 2015 Nagore Berezibar

bottom of page