TEKNOLOGIA DBH 1

Egiturak objektu konplexuak dira eta beste oinarrizko elementuz osatuta daude. Elementu sinple hauekin egitura ezberdinak egiten dira.
-
Zutabeak (pilareak): elementu lineal bertikalak dira.
-
Habeak: elementu lineal horizontalak dira.Bi punturen gainean daude ezarrita, eta egituraren zama jasan eta pilareetara bideratzeko daude
-
Zimenduak (Zapatak): egituraren pisua eutsi eta lurrara banatzen dute.
-
Tiranteak (Tenkagailuak): zabaldu ezin daitezkeen kableak dira, eta habeak lotzeko edo eskegitzeko eta egituraren elementu bertikalak egonkortzeko erabiltzen dira
-
Arkuak: zamak erditik alboetara banatzen dituzte.
-
Eskuairak: zutabe eta habeen arteko lotura indartzeko erabiltzen dire triangelu zuzenak dira. Lauak, L formakoak edo prisma formakoak izan daitezke.


