FLIPPED CLASSROOM

Prest gaude ikasgelari buelta emateko? Metodologia honen bitartez ikaslea bihurtzen da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista, lana bere erritmora egokituz. Dibertsitateari erantzuna emateko posibilitatea ematen digu, asko kostatzen zaien ikasleek eta gaitasun handiko ikaslek beraien erritmora ikasten dute. Ikasleek bideo batzuen bitartez etxean ikasten dute eta eskolan ariketak egiten dituzte eta irakasleari dudak galdetzeko denbora gehiago daukate.
Hona hemen unitate baterako prestatu dudan aurkezpena, flipped classroom-nean oinarrituz.
GAMIFIKAZIOA

Azken bolada honetan hitz hori bueltaka dabil hainbat artikuluetan eta hezkuntza arloan. Baina, zer da gamifikazioa? Gamifikazio kontzeptuaren inguruan hainbat definizio topa daitezke; agian Kevin Werbach-en honako honek argi islatzen du esanahia: "Gamifikazioa da normalean jokoetan agertzen diren teknikak zein baliabideak erabiltzea jokoetatik kanpo dagoen beste testuinguru batean".
Iaz ikastaro bat egin nuen gamifikazioaren inguruan eta eskolan probatu nuen biologia eskola aukeratu nuen eta mindomo batean aurkeztu nien ikasleei, bertan jokuaren arauak, edukiak, baliabideak, ebaluazio irizpideak..agertzen ziren. Ebaluazioa oso positiboa izan zen adimen ezberdinak ere landu egin nituen eta ikasleek ikasi eta ondo pasatu genuen, hona hemen mindomora esteka.