Nire izena Nagore Berezibar da,Biologian lizentziatua eta zientzietako irakaslea naiz aurten nire portfolioa egiten hasiko naiz.
Irakaskuntzan etorkizun berri eta ezberdin baten aurrean gaude, hezkuntza sistema aldatzen dago, gure ikasleen beharrak aldatzen direlako, orain arte baliagarria zena orain ez du balio, etengabeko aldaketen aurrean gaude. Hezkuntza sistema ikaskuntza kooperatiboa eta proiektu bidezko irakaskuntzara bideratu behar da, adimen anitzak kontutan hartuta , beti ere
teknologia berrien laguntzarekin, beraz izugarrizko erronka
daukagu. Etengabeko formazioa da gure erraminta egoera berri
honi eta gure ikasleen beharrei erantzuna eman ahal izateko.
Nire helburuak zeintzuk diren galdetzen badidazue 3 helburu
garrantzitsuetan laburtuko dut:
-
Irakasle rola aldatu, rol berri ba sortuz zeinak ikasleak beraien ikaskuntzaren protagonistak bihurtzen dituen.
-
Nire ikaslegoa sortzaile, malgu eta kritikoa bilakatzen duen prozesua jarraitzea berrikuntza teknologiko eta metodologikoak erabiliz.
-
Adimen emozionala gehiago landu eskolan .
