


Gorputzen higidura aztertzeko, zer posiziotan dauden jakin behar dugu, eta erreferentzia-sistema batekiko zehazten da posizioa beti.
Posizioa zehazteko, gorputzetik erreferntzia-sistemaren jatorrira zer distantzia dagoen neurtu behar da. Gorputz baten posizioa adierazteko, jatorritik 5m-ra dagoela esateaz gain, norabidea eta noranzkoa ere zehaztu behar ditugu. Horretarako posizio-bektorearen (r) muturraren koordenatuak eman behar dira

Higikariak egiten duen bidea da ibilbidea. Hau da, higiduran zeharkatzen dituen puntuen multzoa. Ze formako ibilbideak ezagutzen dituzu? Guztion artean komentatu ditugu. Goiko irudietan zein da ibilbidea?
Higikariak ibilbidean egiten duen espazioa, luzera-unitateetan neurtua, egindako espazioa (s) da.
Jatorria higiduraren hasierako puntuan eta muturra higiduraren bukaerako puntuan dituen bektorea da higikari baten lekualdaketa. Ibilbidea lerrozuzena bada soilik etorriko dira bat lekualdaketa ( )eta egindako espazioa.

Abiadura kontzeptua azaldu baino lehen galdera bat egingo diogu geure buruari. Abiadura hitza entzutean, zer datorkigu burura? eguneroko bizitzarekin erlazionatutako adibide bat jarri.
Definizioz, higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzeko lekualdaketa da. Magnitude bektoriala da:

Higidura lineal batean, higikaria A-tik B-ra lekualdatzen denean:

Beraz, higikariak denbora-unitateako egindako espazioaz hitz egingo dugu.